JARDUERA KOOPERATIBOAK

Sarrera honetan, lan kooperatiboa lantzeko jarduera batzuk proposatzen dira. Ekintza sinpleak dira, ikasgelan erraz lan daitezkeenak eta lan kooperatiboaren aspektu ezberdinak indartzen dituztenak. hona hemen adibide batzuk:
  • Elkarrizketa lantzeko teknikak: Elkarrizketaren bidez, taldekideen arteko interakzioa gara daiteke eta horrekin, taldekide guztien parte hartzea bultzatzea.
    • Talking chips > Ariketa honen bidez, taldekide guztien partaidetza bermatzen da. Taldekide guztiek txanpon bat (edo beste objektu bat) izango dute, eta txandaka hitz eginez, bakoitzak hitz egiterako momentuan bere objektua borobil erdian jarri beharko du, eta objektu guztiak erdian ez egon arte, ezin izango dute berriro hitz egin. Ondorioz, horrela taldekide guztiek jardueran parte hartzea lortuko dugu.
  • Informazioaren garapenerako teknikak: Ikasleen arreta mantentzeko zeregina dute, eta jasotako datuak nola prozesatzen dituzten behatzea.
    • Taldeka edo binaka pentsatzea > Teknika honetan, irakasleak galdera bat botako du, eta ikasleek erantzuna pentsatu ahal izateko denbora-tarte bat utziko du. Behin tarte hori bukatuta, ikasle bakoitzak bere alboko ikaskideekin erantzuna partekatu beharko du, horrela, guztiek iritzi ezberdinak entzungo eta garatuko dituzte.
ACTIVIDADEES COOPERATIVAS EN PRImARIA dibujo bilaketarekin bat datozen irudiak

Comentarios

Entradas populares de este blog

IKASKETA KOOPERATIBOA

TALDE KOOPERATIBOEN ALDERDI POSITIBOAK