KOOPERATIBISMOA KIROLAN

Hezkuntzan lantzeaz gain, kooperatibismoa kirolan landu daiteke baita. Hala ere, hezkuntzarekin lotuta, Heziketa Fisikoan lan kooperatiboa lantzeko hainbat eta hanbat jarduera aurki ditzakegu (kirolak, jokuak etab). Hortaz, sarrera honetan kirol edo jaduera kooperatibo batzuei buruzko informazio pixka bat emango dut.

Dakigunez, taldeko kirol asko daude, eta horietako asko gaur egun indarrean daude gure gizartean, horietako adibide bi futbola edo saskibalioa izango litzateke. Diziplina hauetan, gure taldekideekiko dependentzia handia garatzen dugu, baina "dependentzia" hori ez genuke ekintza negatibotzat hartuko, baizik eta guztiz kontrako bezala. Dependentzia horren bitartez, harremanak, konfiantza eta lankidetza lantzen dugu. Adibiderik argiena, futbol-talde batean izango litzateke, atezainarik ez badago, taldeak ezin du ezer ez egin, eta berdin gertatzen da talde horretako edozein jokalarirekin. Beraz, gure taldekideekiko konfiantza garatu behar dugu, eta horrekin lotuta, gure taldekideek egiten dutenari garrantzia ematea, haiek ez badaude, ezingo genuke ezta partido bat jolastu.

Bi kasu hauetaz aparte, kirol kooperatibo gehiago daude talde txikiagoak eratzen dituztenak, boleibol adibidez. Kirol honetan, normalean talde bikoitzak (edo gehienez jota, sei kideetakoak) izaten dira, eta horietan, taldekide baten falta askoz gehiago nabaritzen da. Ondorioz, gure taldekideekiko konfiantza izatea ezinbestekoa da.

Konklusio bezala, kirolaren bidez talde-harremanak eta giza-eskubideak landu ditzakegu, eta ekintza aktiboa izateaz gain, motibagarria da oso. 

deportes cooperativos dibujo bilaketarekin bat datozen irudiak

Comentarios

Entradas populares de este blog

IKASKETA KOOPERATIBOA

JARDUERA KOOPERATIBOAK

TALDE KOOPERATIBOEN ALDERDI POSITIBOAK