IKASKETA KOOPERATIBOA
Dakigunez, lan kooperatiboa hezkuntzan indar handia hartzen ari den metodologia da, bere erabilera gero eta gehiago bultatzen ari baita. Baina, zehazki metodo honen abantailak ezagutzen ditugu? Alde batetik, frogatuta dago modu kooperatiboan antolatuta dauden ekintzetan, eduki guztien ikasketa indartzen dela, eta ez soilik giza-balioen ingurukoak (ikaskideen arteko harremanak sendotzea eta esrrespetua sustatzea besteak beste), baizik eta curriculumeko eremu guztietako eduki zehatzagoak. Horrez gain, jarduera kooperatibo hauetan ikasle guztien parte hartzea bultzatzen da; ondorioz, harremanak eratzeko zailtasun handiagoak dituzten ikasleentzat aukera ezinbestekoa da bere ikaskideekin komunikatzeko. Argi dago faktore hauek gelan giro erosoa egoteko bultzada handi bat direla, klasean konfiantzazko giroa badago, edozein motatako ariketak abian jarri ahal izateko laguntza bikaina baita. Bestalde, kooperatibismoa ez da soilik harremanak eratzeko erabiltzen, baizik eta kontzept