KOOPERATIBISMOA ETA HARREMANAK

Alderdi positiboetan zehaztu dugunez, talde kooperatiboak ikasleen arteko harremanak eratzeko baita indartzeko aukera ezinbestekoak dira. Dakigunez, ikasle bakoitzaren autoestimua sendotzen eta garatzen du, bakoitzak bere buruarekin ongizatea lortzeko emaitzarekin. Baina, naiz eta indibidualki mesede egin, taldeko testuinguruan ere mesede handia egiten dute. 

Alde batetik, talde kooperatiboen bitartez, inguru eroso eta lasaia sortzen da ikasgelan, lan egiteko guztiz aproposa. Ondorioz, ikaskideen arteko liskarrak ekiditeko baliabide oso egokiak dira. Horrekin batera, ikasleek ulermen interkulturala garatzen dute baita, kultura ezberdinetako haurrak kontaktuan jartzeak emaitza positibo hori eragiten duelako. "Ulermen" horri buruz hitz egiten dugunean, ez diogu soilik bakoitzaren ohitura kulturalei erreferentzia egiten, baizik eta ezagutza berriei ere. Ikasleak kultura ezberdinetaz baliatzen badira, beraien burua askoz gehiago zabalduko da eta pentsatzeko, ideiak garatzeko eta hausnartzeko modu berriak aurkituko dituzte.

Hortaz, konklusio bezala esan dezakegu talde kooperatiboek ezagutza anitz aurkezten dizkigutela, eta horien bitartez, mundua beste zentzu batekin ikus dezakegu. Hau guztia ez soilik kultura ezberdinetako kideen artean, baizik eta kultura berdineko taldekideen artean ere.

Comentarios

Entradas populares de este blog

IKASKETA KOOPERATIBOA

JARDUERA KOOPERATIBOAK

TALDE KOOPERATIBOEN ALDERDI POSITIBOAK