METODOLOGIA EZBERDINAK

Talde kooperatibo propioetaz aparte, badaude metodologia jakin batzuk eskoletan erabil ditzakegunak, kooperatibismoan oinarritzen direnak hain zuzen ere. Etorkizunezko irakasleak bezala, gomendagarria da metodologia hauetako batzuk ezagutzea, horregatik sarrera honetan horietako batzuk aztertuko ditugu:

  • Proiektuen bidezko ikasketa: metodologia honetan, ikasleek taldeka egindako proiektuen bitartez ezagutzak barneratuko dituzte. Ondorioz, teknika honen bidez, ikaskuntza garatzeaz gain, talde kooperatiboen lankidetza sustatzen da baita.
  • Talde elkarreragileak: ikasgelan, ikasleen elkarketak hetereogeneoak dira ikaskuntza, genero, kultura etab. mailarekiko. Taldeak, 4 edo 5 kideetakoak izaten dira, eta talde bakoitzean jarduera konkretu bat egiten da. Bestetik, boluntario talde bat dago, eta multzo horren kide bakoitzak ikasle-talde bat izango du, gidariaren rola hartuz. "Gidari" bakoitzak, bere ikasle-taldea behatu beharko du, eta ikaskuntza modu kooperatiboan egiten den ala ez baieztatu. Normalean, klase batean gutxi gorabehera 5 ekintza ezberdin planteatzen dira, guztiak testuinguru berdinarekin zerikusia daukatenak. 15 minuturo, talde bakoitza ekintzaz aldatu beharko da, eta bakoitzean boluntario ezberdin batekin lan egin.


Comentarios

Entradas populares de este blog

IKASKETA KOOPERATIBOA

JARDUERA KOOPERATIBOAK

TALDE KOOPERATIBOEN ALDERDI POSITIBOAK