Entradas

IKASKETA KOOPERATIBOA

Imagen
Dakigunez, lan kooperatiboa hezkuntzan indar handia hartzen ari den metodologia da, bere erabilera gero eta gehiago bultatzen ari baita. Baina, zehazki metodo honen  abantailak  ezagutzen ditugu? Alde batetik, frogatuta dago modu kooperatiboan antolatuta dauden ekintzetan, eduki guztien ikasketa indartzen dela, eta ez soilik giza-balioen ingurukoak (ikaskideen arteko harremanak sendotzea eta esrrespetua sustatzea besteak beste), baizik eta curriculumeko eremu guztietako eduki zehatzagoak. Horrez gain, jarduera kooperatibo hauetan ikasle guztien parte hartzea bultzatzen da; ondorioz, harremanak eratzeko zailtasun handiagoak dituzten ikasleentzat aukera ezinbestekoa da bere ikaskideekin komunikatzeko. Argi dago faktore hauek gelan giro erosoa egoteko bultzada handi bat direla, klasean konfiantzazko giroa badago, edozein motatako ariketak abian jarri ahal izateko laguntza bikaina baita. Bestalde, kooperatibismoa ez da soilik harremanak eratzeko erabiltzen, baizik eta kontzept

KOOPERATIBISMOA ETA HARREMANAK

Alderdi positiboetan zehaztu dugunez, talde kooperatiboak ikasleen arteko harremanak eratzeko baita indartzeko aukera ezinbestekoak dira. Dakigunez, ikasle bakoitzaren autoestimua sendotzen eta garatzen du, bakoitzak bere buruarekin ongizatea lortzeko emaitzarekin. Baina, naiz eta indibidualki mesede egin, taldeko testuinguruan ere mesede handia egiten dute.  Alde batetik, talde kooperatiboen bitartez, inguru eroso eta lasaia sortzen da ikasgelan, lan egiteko guztiz aproposa. Ondorioz, ikaskideen arteko liskarrak ekiditeko baliabide oso egokiak dira. Horrekin batera, ikasleek ulermen interkulturala garatzen dute baita, kultura ezberdinetako haurrak kontaktuan jartzeak emaitza positibo hori eragiten duelako. "Ulermen" horri buruz hitz egiten dugunean, ez diogu soilik bakoitzaren ohitura kulturalei erreferentzia egiten, baizik eta ezagutza berriei ere. Ikasleak kultura ezberdinetaz baliatzen badira, beraien burua askoz gehiago zabalduko da eta pentsatzeko, ideiak garatzeko

METODOLOGIA EZBERDINAK

Talde kooperatibo propioetaz aparte, badaude metodologia jakin batzuk eskoletan erabil ditzakegunak, kooperatibismoan oinarritzen direnak hain zuzen ere. Etorkizunezko irakasleak bezala, gomendagarria da metodologia hauetako batzuk ezagutzea, horregatik sarrera honetan horietako batzuk aztertuko ditugu: Proiektuen bidezko ikasketa: metodologia honetan, ikasleek taldeka egindako proiektuen bitartez ezagutzak barneratuko dituzte. Ondorioz, teknika honen bidez, ikaskuntza garatzeaz gain, talde kooperatiboen lankidetza sustatzen da baita. Talde elkarreragileak: ikasgelan, ikasleen elkarketak hetereogeneoak dira ikaskuntza, genero, kultura etab. mailarekiko. Taldeak, 4 edo 5 kideetakoak izaten dira, eta talde bakoitzean jarduera konkretu bat egiten da. Bestetik, boluntario talde bat dago, eta multzo horren kide bakoitzak ikasle-talde bat izango du, gidariaren rola hartuz. "Gidari" bakoitzak, bere ikasle-taldea behatu beharko du, eta ikaskuntza modu kooperatiboan egiten de

TALDE KOOPERATIBOEN ALDERDI NEGATIBOAK

Nahiz eta aspektu positibo ugari egon, talde kooperatiboetan lan egiteak alderdi negatibo batzuk ekar ditzake, hona hemen adibide batzuk: Geldotasunarekin zerikusia daukatenak: Eduki gutxiago landu daitezke, abiadura galtzea dela eta. Moteltasuna eta esfortsua gehitzea. Irakasleak kontrol gutxiago izatea irakasleekiko. Talde dinamikarekin erlazionatuta daudenak: Erantzukizuna eta lan egiteko gogoak galtzea. Talde barruan taldekide batzuk beste batzuk baino askoz gehiago lan egitea. Eztabaidak ugariak izan daitezkete. Hala ere, nahiz eta alderdi negatiboak egon, askoz alderdi postibo gehiago daude taldeka lan egiten dugunean, eta horrez gain, aspektu negatibo horien zatirik handienak konponbidea dauka. Hortaz, argi izan behar dugu talde kooperatiboek onura gehiago ekartzen dituztela emaitza kaskarrak baino.

TALDE KOOPERATIBOEN ALDERDI POSITIBOAK

Dakigunez, ikasgelan talde kooperatiboetan lan egiteak hainbat aspetu onuragarri ekar ditzake, eta sarrera honetan alderdi horietako batzuk aipatuko ditugu: Irakasgaia aberastearen ingurukoak: Errendimendu eta emaitza akademikoak hobetzea, hala nola pentsamendua. Ikuspegiei buruzko aniztasun handiagoa. Zalantzak argitzeko eta laguntza eskaintzeko giro aproposa. Ikaslearen nortasuna garatzearen ingurukoak: Autonomia garatzen dute. Bakoitzak bere nortasun eta ikuspegi soziala garatzen du. Autoestima lantzen eta eraikitzen du. Baliabide eta oinarri psikologikoak garatzen eta lantzen dira. Jarrera sozialen ingurukoak: Jokaera sozialak eta harremantsuak garatzeko aukera izatea. Beste pertsonen ezagutzan sakontzeko aukera izatea. Elkarri informazioa partekatzearen gaitasuna. Arazoak eta egoerak beste ikuspegi batetik ikustea.

JARDUDERA KOOPERATIBO GEHIAGO

Imagen
Sarrera honetan, jarduera kooperatibo gehiago aztertuko ditugu: Taldeko ikaskuntzaren ezagutza:  taldekideen arteko interakzioa errazten dute, guztiek ikaskuntza kooperatiboan parte hartzeko helburuarekin. Arkatza erdian > Irakasleak ikasleak taldeka banatzen ditu, eta talde bakoitzari jarduera ezberdinak proposatzen dizkie. Taldekide batek ariketa irakurtzen du eta hark irakurtzen duen bitartean, besteek bearein arkatzak borobil erdian uzten dituzte. Taldekide horrek irakurtzean, gainontzeko taldekideek ekintza nola burutzea pentsatzen dute. Guztiak ados daudenean, arkatzak hartu eta ariketa ebazten dute. Problemak ebazteko teknikak: taldekideen arteko hausnarketak abian jartzeko erraztasunak jartzen dituzte. Talde bikote-bakarka > Ikasleak 4 kideetako taldeetan banatzen dira eta bakoitzari orri bat ematen zaie. Orri horretan, 3 problema ezberdin egongo dira. Lehenengoa, taldeka ebatziko da: bigarrena, bikoteka eta hirugarrena, bakarka. Prozesu honen bidez, problem

JARDUERA KOOPERATIBOAK

Imagen
Sarrera honetan, lan kooperatiboa lantzeko jarduera batzuk proposatzen dira. Ekintza sinpleak dira, ikasgelan erraz lan daitezkeenak eta lan kooperatiboaren aspektu ezberdinak indartzen dituztenak. hona hemen adibide batzuk: Elkarrizketa lantzeko teknikak: Elkarrizketaren bidez, taldekideen arteko interakzioa gara daiteke eta horrekin, taldekide guztien parte hartzea bultzatzea. Talking chips > Ariketa honen bidez, taldekide guztien partaidetza bermatzen da. Taldekide guztiek txanpon bat (edo beste objektu bat) izango dute, eta txandaka hitz eginez, bakoitzak hitz egiterako momentuan bere objektua borobil erdian jarri beharko du, eta objektu guztiak erdian ez egon arte, ezin izango dute berriro hitz egin. Ondorioz, horrela taldekide guztiek jardueran parte hartzea lortuko dugu. Informazioaren garapenerako teknikak: Ikasleen arreta mantentzeko zeregina dute, eta jasotako datuak nola prozesatzen dituzten behatzea. Taldeka edo binaka pentsatzea  > Teknika honetan, ira